Gau batean, Samuraitxiki izarrez betetako zerura pentsakor ari zen begira. -Non sortzen dira izarrak? -galdetu zion maisuari. -Oraindik ez dakizu? Bada jakiteko ordua, Samuraitxiki -erantzun zion agureak. Eta bide horia seinalatuz, honako hau gehitu zuen: -pista honen amaieran dago erantzuna. Bidaia luzea da, baina merezi du.