Leire Lekuonaren (Getxo, 1976) bigarren literatura lana.
1981. urtean Sebastianek Amsterdamerako trena hartu zuenean, mutil gazte koskor eta azkarra zen. Han ezagutuko du Len, hirurogei bat urteko ingelesa. Pixkanaka, bien arteko adiskidetasuna handituz joango da, eta Lenek bere lagun gazteari Bigarren Mundu Gerran jasandako krudelkeriak kontatuko dizkio, elkarrekin mostazadun ogitartekoak jaten dituzten artean.